Deskribapena
Ramón Adán de Yarza bilbotarra 1848an jaio zen, eta bere belaunaldiko ingeniari bikainenetako bat izan zen. 1871tik hara, Espainiako Geologia Maparen batzordeari lotu zitzaion. XX. mendearen hasieran, gure herrialdeko hainbat mapa geologiko argitaratu zituen. Berea da, hain zuzen, euskaraz argitaraturiko lehendabiziko mapa.






