Skip links

Sarrera

Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa

Eman ta zabal zazu
munduan fruitua

Lurralde jakin batean bizi den munduko edozein herrik, naziok, estatuk edo erkidegok ospakizun handia du bere kartografia historikoa bil­­tzen duen atlas bat lehen aldiz plazara­­tzea. Guk, ordea, Europako herri zaharrenetako batek, artean ere ez genuen atlasik.

Ptolomeoren II. mendeko Baskoniak, Leizarragaren XVI. mendeko Heuskal herria-k, XVIII eta XIX. mendeetako País Bascongado edo País Vasconavarro direlakoek eta, buka­­tzeko, egun Euskal Herria osa­­tzen duten hiru erkidego politikoek (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Hirigune Elkargoa), hain zuzen, horixe falta zuten: munduko kartografian, beren bilakaera historikoa batera irudikatuko zuen mapa bilduma bat.

Ondo merezia genuen molde honetako lan bat sor­­tzea, hain beharrezkoa gure hu­­tsune bibliografikoan, eta hori gure jendearen izaeraren arabera egitea. Auzolanaren, herri lurren, kooperatibismoaren, kolektibismoaren eta gizarte elkartasunaren herrialdea gara.

Gogo horri irmo helduz, lan hau eskaini nahi dugu, autoreen lan desinteresatuari, editore, diseina­­tzaile eta i­­tzul­­tzaileen profesionaltasunari esker ondua. Ezinbestekoa izan dugu, halaber, Laboral Ku­­txaren lankide­­tza (gure herrialdearen kartografia zabal­­tzen ai­­tzindari), artxibozain eta liburuzainen lagun­­tza, eta hainbat lagun aberkideren zein kanpotarren ekarpen boluntarioa.

Guztia ere, Ad maiorem Vasconiae gloriam, gure Arturo Kanpionek esango zuen bezala.

Hasiera
Liburua erosi
Bilatu