Deskribapena
Lópezen kartografiak kalitate nahiko handia zuen, eta hori ez zitzaien oharkabean joan kartografo erneei, hala nola Güsselfeldi; izan ere, espainiar horren lana hartu zuen erreferentziatzat, eta haren kartografia laneko zazpi orrialdeak bi mapa hauetara murriztu zituen. Kendu egin ziren Bizkaitik Santanderko Cuatro Villas, eta trukean Enkarterri agertu zen.






