Deskribapena
Emilio Valverde militar eta kartografoak Atlas de España y Portugal argitaratu zuen 1880an, deskribapen material joria hornituz. Urte batzuk geroago, oinarri horren gainean bidaia gidak argitaratzeari ekin zion. Mapa hau 1886an argitaratu Guía de las Provincias Vascongadas y Navarra idazlanean agertu zen, argitalpen horren mapa orokor gisa. Arreta handia agertzen du trenbide lineak eta errepideak adierazteko orduan.







