Deskribapena
XIX. mendean argitaraturiko atlas ugarien artean, Francisco Boronaten hauxe nabarmentzen da, dotorezia handiz itxuratua. Hasiera batean, koadernotxotan argitaratu zen, eta gero multzoko atlas gisa jarri zen salgai tamaina handiko bi argitalpenetan. 1886rako, berriz, edizio xumeago bat agertu zen. Kolore bizietakoa, lurraldeari buruzko askotariko iruzkinak biltzen ditu. Tomas Azkarateri dedikatua da, Tafallako elizgizona.









