Deskribapena
1847 eta 1870 bitartean, Francisco Coellok Atlas de España bat argitaratu zuen orri solteetan, Pascual Madotz nafarraren Diccionario Geográfico-ren lagungarri. Amaitu gabe geratu bazen ere, 1848 eta 1861 bitartean, Penintsulako lau lurraldeen mapa solteak argitaratu ziren, oinarri zientifikodunak eta landa-lanean egindako neurketa matematikoz hornituak. Gainera, herri garrantzitsuenen planoak txertatzen ziren.









