Deskribapena
Esteban Lipuzkoa iruindarrak Roncesvalles tertzioa sortu zuen buruzagi karlista izan zen, eta beharbada 36ko gerraren hastapenetan, Hego Euskal Herriko mapa hau marraztu zuen, bertan mendiguneak eta ibaiak adieraziz. Arabak eta Nafarroa Garaiak tonu urdin berdina dute; aldiz, Gipuzkoak eta Bizkaiak beste kolore batzuk dituzte, beharbada une hartako gertakari militarren isla.






