Deskribapena
XX. mendearen bigarren erdian, finantza erakundeek, hala nola Banco de Bilbao, jarduera zuten lurraldeko mapa bat baliatu zuten beren sare komertzialen publizitatea egiteko. Atzetik etorri zitzaion Banco de la Vasconia, egoitza nagusia Iruñean zuena. Mapa horiekin apaindu zituen bere sukurtsal guztiak. Nafarroako armarria ageri da erdian, Gernikako Arbola euskarri harturik eta hondoan zazpi mendi dituela, Euskal Elkargo zaharraren armarria kopiatuz. XX. mendearen bigarren erdian, finantza erakundeek, hala nola Banco de Bilbao, jarduera zuten lurraldeko mapa bat baliatu zuten beren sare komertzialen publizitatea egiteko. Atzetik etorri zitzaion Banco de la Vasconia, egoitza nagusia Iruñean zuena. Mapa horiekin apaindu zituen bere sukurtsal guztiak. Nafarroako armarria ageri da erdian, Gernikako Arbola euskarri harturik eta hondoan zazpi mendi dituela, Euskal Elkargo zaharraren armarria kopiatuz.
1927an, Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioa sortu zen (“Cajas de Ahorro Vasco-Navarras”, erdaraz ohi zen bezala), zortzi erakunde zituela, bina probintziako. Gure herrialdearen irudi bateratua ematen lagundu zuen: zenbait aldizkari babestu zituen, hala nola Vida Vasca, baita gure lurraldearen mapak argitaratu ere, esate baterako Iruñeko Udal Aurrezki Kutxakoa edo Donostiako Kutxakoa. Gerora, egungo Laboral Kutxak eutsi egin dio Euskal Herri osoko irudi kartografikoa zabaltzeari.



![Völker und Sprachen europas unter besonderer Berücksichtigung der Volksgruppen [Manfred Straka / H. Farkas] Akademische Druck-u Verlagsanstalt Graz (Austria), 1978](https://imagovasconiae.eus/wp-content/uploads/2024/03/292-1-300x407.jpg)
![Völker und Sprachen europas unter besonderer Berücksichtigung der Volksgruppen [Manfred Straka / H. Farkas] Akademische Druck-u Verlagsanstalt Graz (Austria), 1978](https://imagovasconiae.eus/wp-content/uploads/2024/04/292.jpg)



