Skip links

Donostia 1980

Euskal Herriko eskualde mapa
INGEBA
Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipala – Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián

Deskribapena

XX. mendearen bigarren erdian, finantza erakundeek, hala nola Banco de Bilbao, jarduera zuten lurraldeko mapa bat baliatu zuten beren sare komertzialen publizitatea egiteko. Atzetik etorri zitzaion Banco de la Vasconia, egoitza nagusia Iruñean zuena. Mapa horiekin apaindu zituen bere sukurtsal guztiak. Nafarroako armarria ageri da erdian, Gernikako Arbola euskarri harturik eta hondoan zazpi mendi dituela, Euskal Elkargo zaharraren armarria kopiatuz. XX. mendearen bigarren erdian, finantza erakundeek, hala nola Banco de Bilbao, jarduera zuten lurraldeko mapa bat baliatu zuten beren sare komertzialen publizitatea egiteko. Atzetik etorri zitzaion Banco de la Vasconia, egoitza nagusia Iruñean zuena. Mapa horiekin apaindu zituen bere sukurtsal guztiak. Nafarroako armarria ageri da erdian, Gernikako Arbola euskarri harturik eta hondoan zazpi mendi dituela, Euskal Elkargo zaharraren armarria kopiatuz.
1927an, Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioa sortu zen (“Cajas de Ahorro Vasco-Navarras”, erdaraz ohi zen bezala), zortzi erakunde zituela, bina probintziako. Gure herrialdearen irudi bateratua ematen lagundu zuen: zenbait aldizkari babestu zituen, hala nola Vida Vasca, baita gure lurraldearen mapak argitaratu ere, esate baterako Iruñeko Udal Aurrezki Kutxakoa edo Donostiako Kutxakoa. Gerora, egungo Laboral Kutxak eutsi egin dio Euskal Herri osoko irudi kartografikoa zabaltzeari.

Hasiera
Liburua erosi
Bilatu