Deskribapena
Nazioarteko zientzialarien arabera, Nafarroako hauxe da Mendebaldeko Europan gorde den mapa zaharrena eta, dudarik gabe, munduko zaharrenetako bat da. Duela 13.660 urte inguru grabatu zen harri batean, eta Abauntzeko haitzuloan atzeman zen, Ultzama haranean, 1993an. “Abauntzeko mapa” deitu ohi zaion honetan, inguruko hainbat elementu agertzen dira grabaturik harrian. Pilar Utrilla eta Carlos Mazo doktoreek haitzulo aurrean dagoen San Gregorio mendia identifikatu dute, baita sigi-saga bihurritzen den Zaldatzain ibaiaren ibilgua, bere ibilbidean bi ibai adar dituela. Hainbat zirkuluk neguan istiltzen diren inguruneak adierazten dituzte. Grabatua hainbat animaliaz osatzen da, hala nola oreinak, ahuntzak eta zaldiak, eta aldamenean irudi antropomorfo batzuk dituzte.







![[Europa] [Giuseppe Rosaccio] [Giuseppe Rosaccio] [Venezia] [1594 inguru]](https://imagovasconiae.eus/wp-content/uploads/2024/03/29-1-300x232.jpg)
![[Europa] [Giuseppe Rosaccio] [Giuseppe Rosaccio] [Venezia] [1594 inguru]](https://imagovasconiae.eus/wp-content/uploads/2024/04/29.jpg)


![[Mapamundia] [Urbano Monti] Eskuizkribua Milan [1587]](https://imagovasconiae.eus/wp-content/uploads/2024/03/27-1-300x223.jpg)
