Deskribapena
Konbentzioaren Gerrak (1793-1795) aurrez aurre jarri zituen Frantzia iraultzailea eta Espainiako zein Portugalgo erresumak. Talka horren jokaleku nagusiak Pirinioetako fronteak izan ziren. Operazio horien jarraipena egiteko, Ipar Euskal Herriko lurraldearen mapa hau argitaratu zen, eta hogei urte geroago, baliagarri suertatzen zen, artean ere.








