Deskribapena
Borboi etxea heltzearekin batera, kartografo frantsesek Filipe V.a espainiar monarka berria goretsi zuten. Haien artean zegoen Jean-Baptiste Nolin, plagioa leporaturik kondenatua izatera heldu zen autorea. Bada, gure lurraldearen mapa honetan, Cantelli-Rossiren lana erabili zuen iturritzat, urte gutxi batzuk lehenago argitaratua.








