Deskribapena
Nicolas de Fer kartografoa, grabatzailea eta editorea izan zen, eta Borboien etxeko geografoa, hala Frantziakoena nola Espainiakoena. 600 mapa baino gehiagoren autorea izan zen eta, batzuetan, leporatu zioten arreta gehiago jartzen ziola materialen kopuruari, kalitateari baino. Mapa honetan, Cantelliren lanaren ereduari lotu zaio.












