Deskribapena
Tomás López (Madril, 1730-1802) izan zen Ilustrazioaren garaian Espainiako Erresuma osatzen zuten lurraldeen osotasuneko mapak argitaratu zituen lehendabiziko geografo edo kartografo espainiarra. Oinarri zientifiko edo matematikorik gabe bada ere, tokian tokiko herritarren informazioak bildu zituen eta, beraz, bere mapek interes askoz handiagoko datuak bildu zituzten ordu arte argitaratuek baino. Bizkaiko mapa hau, jatorriz orri solte gisa 1769an argitaratua, XIX. mendean berrargitaratzen joan ziren, eta osotasuneko atlas gisa gehitu zen 1845 arte.








