Deskribapena
Altxamendu karlistan, euskal lurraldeari buruzko askotariko kartografia sortu zen. 1835ean Parisen inprimatu mapa honetan, beharbada Dufourren hurbileko ereduari lotzen zaiona, gure lurralde osoa irudikatzen da. Nafarroari, artean ere, “Royaume de Navarra” deitzen dio, eta Iruñea hiriburuaren plano bat ere gehitzen du. Asko zabaldu zen kontzeptu berri bat ere agertzen da: “Probintzia Baskongadoak”.







