Deskribapena
Hego Amerikako euskal erbestean, etengabe sortu ziren kultura arloko idazlanak, eta atzean utziriko gure herrialdearen erreferentzia kartografikoak gehitzen zituzten maiz. Buenos Airesen, Euzko Deia agerkariak mapa bat argitaratu zuen 1940ko maiatzaren 10ean, Bernardo Estornesek 1935ean argitaratu Euzkadi-Vasconia mapan oinarritua. Hiru urte geroago, Uruguaiko beste aldizkari batek gure herrialdearen mapa bitxi bat argitaratu zuen. 1945ean, Lopez Mendizabal politikari eta intelektual tolosarrak bi mapa sartu zituen bere Breve Historia del País Vasco idazlanean, Argentinan argitaratua.






